Imagination
at transport & logistics

ARLOAK

Aholkularitza eta teknologia logistikoa

Nazioarteko garraio aurreratua

VASCO familia-talde malgua eta hurbilekoa da, garraioko, aholkularitzako eta garraioaren eta logistikaren sektoreari aplikatutako teknologiako zerbitzuak eskaintzen dituena.

Sektorearen arlo korapilatsu eta konplexuenetan espezializatuta gaude, eta berrikuntza eta eraldaketa digitaleko prozesuan laguntzen diegu gure bezeroei.

Adimen logistikoa gara.

Enpresa txiki eta ertain asko kexatzen da produktibitate-galerengatik eta kostu handiengatik, baina ez dakite zein diren horren arrazoiak edo zertan aurrez lezaketen. Garraioaren eta logistikaren sektorean dugun 50 urteko esperientziak konpainien prozesuak hobetzen lagundu digu. Estrategia berriak deskubritzen eta garatzen ditugu zurekin batera, eta zure langileak trebatzen ditugu, horiek gauza ditzaten. Negozio-unitate edo enpresa bakoitzerako irtenbide indibidual eta berritzaileak prestatzen dituen lantaldea. Espezializazioa, jakintza eta teknologia, zerbitzu-mailak optimizatzeko, prozesuak automatizatzeko eta kostuak murrizteko.
Zerbitzu logistiko aukera zabala eskaintzen dugu, hornikuntza-kate osorako soluzio errentagarriak ematen dituztenak. Aduanetan biltegiratzeko aukera, banaketa-zerbitzua eta aduanetako gestio-zerbitzuak eskaintzen ditu VASCOk, penintsulako eta Kanariar Uharteetako hainbat lekutan.

Plangintza eta ezarpen logistikoko zerbitzuek denbora- eta kostu-aurrezpen nabarmena ziurtatzen dute. Bezero bakoitzari egokitutako soluzio integralak eskaintzen dituen partner logistiko gisa jarduten du, haien kate logistikoa optimizatuz eta enpresen negozio-ereduari balio erantsia emanez.

Teknologian adituak diren profesionalen staff bat du VASCOk, prozesu logistikoak ikertu eta enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako soluzio digitalak sortzen dituena. Argia da egitekoa: gure bezeroen kudeaketa logistikoa, haien eguneroko arazoei irtenbide arinak eta pertsonalizatuak eskainiko dizkieten produktu digitalen bitartez.

Imajinatzen al duzu zure bidalketen egoera klik egin hutsarekin jakitea? Bidalketei dagozkien agiriak jaistea? Zure garraiolariekin komunikatzeko bidea izatea?

VASCOk 50 urte darama ia sektore guztietarako era guztietako produktuak errepidez, itsasoz eta airez garraiatzen. Aitzindaria izan zen Erdialdeko Europarako errepide bidezko garraioan, munduko ontzi-enpresa handienetako baten partnerra, eta munduko airelinea onenetako baten zama-agentea.

Ez dago erronka zailik: dela presazko kaxa bat furgoneta batean, dela hegazkinez Poloniara edo Australiara, kimika-lantegi oso bat itsasontziz Indiara, edo elikagai-kontainer bat trenez Txinara.

Ez dago lantaldeak burutu ezin izan duen proiekturik VASCOk merkatuan daramatzan bost hamarkadetan.