Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.
VASCO gure marka berriari harrera bikaina
VASCO, gure marka berri korporatibo gaurkotuena eta abangoardiakoena, zein gure 50. urteurrena dela eta berritu den, albistea da. Ugariak izan dira albistea zabaltzen aritu diren komunikabideak. Eta ez da gutxiagotarako, izan ere, jardunean 50 urte betetzea besterik gabe ere albiste bikaina da. Iberinform-eko datuen arabera, soilik konpainien % 28a heltzen da bere 25. urteurrenaren zilarrezko eztaietara. Guk, urte horiek bete ez ezik, bikoiztu ere egin ditugu.
Hori dela eta ugariak izan dira albistea argitaratu duten sektoreko bitarteko profesionalak. Adibidez, nabarmentzekoak dira Cadena de Suministro online komunikabidea, ADL Logística Logistikaren Garapenerako Elkartea, Canal Marítimo y Logístico garraioaren eta logistikaren inguruko egunkari digitala, Estrategia Empresarial ekonomia-enpresa arloko egunkaria, C de Comunicación komunikazio-taldea edo Uniport Bilbao zeinek jakitera ematen zigun bere prentsa-dosierrean Diario del Puerto-ren baitan argitaratutako orri osoko albistea.
Bestalde, Deia egunkariak elkarrizketa luze bat egin dio gure kontseilari ordezkaria den Jon Azarlozari. Bertan garraioan eta logistikan eman dugun mende erdiaren errepasoa egiten du eta gure irudi berriari buruz mintzatzen da, zein dagoeneko gure enpresek eskaintzen dituzten zerbitzu berritzaile berdinen pareko izateko asmoz eraberritzen den.
VASCO berri baterako irudi berri bat zeinen aurrean zabaltzen diren zeharkatu beharreko askotariko bideak eta ezagutu beharreko destino ugari. Eraldaketa hau modu naturalean heldu da lanean emandako mende erdiren ostean, zeinetan hobetuz joan garen, betiere bidelagun izanik jasangarritasuna eta gure balioak. Guk eboluzionatu egin badugu eta gure metodologiak ere bai, gure markak eta irudiak ere egin behar zuten, hobeto islatu ahal izateko nortzuk garen.
Jon Azarlozaren esanetan, 50 urte betetzea “pizgarri bat da hobetzen jarraitzeko” eta gure markaren zein web korporatiboaren irudia berritzeko, apustu bat gehiago modernitatearen alde globalizazio ekonomikoaren garai hauetan.
“Irudi berri honekin VASCO eboluzionatzen ari da bere enpresekin batera logistikaren sektorean”, VASCO taldea osatzen duten hamar elkarteen antzera “bezeroei eraldaketa digitalaren prozesuan eta bere prozesu logistikoen berrikuntzan laguntza ematen die” esan du.
Pozik halaber gure komunikabideei eta bezeroei kontatzeagatik, gure taldearen berrikuntza esfortzu garrantzitsuan zehar, “Tookane garatu dugula, banaketa software bat, garraioaren azken milia bezala ezagutzen denaren antolaketan pentsatuz, izan ere, enpresa txikiek berrikuntzaren eta bereiztearen aldeko apustua egin behar dugu gurea bezalako merkatu global batean lehiakorrak izateko”.
Hain zuzen, informazio inpaktu hauen errepaso honetatik atsegin dugu azpimarratzea hasi baginen ere itsas sektorean eta Bilboko Portuan, “zamaketaren gaia hobetu bezain laster arku atlantikoan erreferente bat izateko guztia duen instalazio bat da” Jon Azarlozak esan duenez Deian. Etorkizunera begira gaude, orain dibertsifikatuta gaude kate logistiko guztian eta presente gaude Bilbo, Vigo, Bartzelona, Valentzia, Algeciras, Las Palmas eta Tenerifeko portuetan, hala nola Txekiar Errepublika, Polonia, Maroko, Mauritania, Dominikar Errepublika eta Puerto Rico bezalako herrialdetan.
Oso eskertuta gaude komunikabide guztiekin albiste bikain hau gure izenean barreiatzen laguntzeagatik. Urteurren berezi eta berritzaile bat zeinek etorkizun esperantzagarri bat bideratzen duen erronka berriak bere gain hartuz eta mende erdiko jarduera egokian lortutako esperientzian finkatzea lortuz.