Imagination
at transport & logistics

Eraldaketa digitala… Txina gainditzen hasi den olatu erraldoia?

Ver más
17 de urtarrila de 2022

Azkeneko urteetan ikusi dugu behin betikoz txertatu direla gure eguneroko hiztegian eraldaketa digitala, disruptiboa, automatizazioa eta antzerako hamaika hitz, gero handiagoa den olatu erraldoi bateko kide garela senti dezagun; eta, gainera, ez dugu olatu hori galdu nahi, huts egin duen surflari bat bezala senti ez gaitezen (eta horren lekuko naiz).

Dagoeneko denok dakigu teknologia berriek enpresetako barne- eta kanpo-prozesuak hobetzen laguntzen digutela, eta teknologia horiek gabeko etorkizuna “pentsaezina da, Visinik esango lukeen bezala.

Baina benetan menderatzen al dugu terminologia hau, zertaz hitz egiten ari garen jakiteraino?

Niri dagokidanez, 5G, IA, IoT, Blockchain, Big Data edo duela gutxiko Konputazio kuantikoa ia gauza bera ziren, hau da, esaten dituzunean oso ondo geratzen diren hitzak, baina azaldu behar dituzunean, disimulatzeko zaila den ergel aurpegia jarri arazten dizutenak.

Hitz horietako batzuk modu errazean argitzea da nire asmoa, bizi izatea egokitu zaigun mundu globalizatu honetako nazioarteko merkatuaren arloan duten garrantzia ulertarazteko helburuz:

5G: Bosgarren belaunaldiko mugikorrak izendatzeko erabiltzen da. Baina, zer esan nahi du horrek? Bada, badirudi hitz egiteko soilik balio zuten lehenengo mugikorrak lehen belaunaldikoak zirela (1G). Hitz egiteko balio izateaz gain, SMS mezuak bidaltzeko ere balio zutenak, berriz, bigarren belaunaldikoak ziren; Internet sartu zenean, hirugarren belaunaldikoak sortu ziren (3G), eta laugarren belaunaldikoek (4G) bideoak naturaltasun osoz jaisten laguntzen digute, beste hamaika gauza egiteko aukera emateaz gain.

Bosgarren belaunaldikoek (5G), azkenik, aurrez esandako guztia azkarrago eta latentziarik gabe (delay, Play Station jokalariontzako) egitea ahalbideratuko digute eta, gainera, guztiekin aldi berean konektatzeko aukera emango digute.

IoT: Horrelako zerbait izango litzateke: sentsoreak, bluetooth, wifi eta bestelako konexio aukerak dituzten makinak etengabe ari direla guri begira eta entzuten, gure errutinak ikasteko, gure bizitza errazteko helburuz… (eta, bide batez, ergeldu gaitezen)

IA: Honek beti gogorarazten dit Garry Kasparov maisu handiaren eta IBM etxearen Deep Blue ordenagailuaren arteko xake-partida ezaguna.  Gogoratzen dut txundigarria iruditu zitzaidala ordenagailu batek pentsatu egin zezakeela pentsatze hutsa!,  eta, gainera, Bakuko munstroari irabazteko gai izan zitekeela, ez da txantxetako kontua. Esan genezake zenbait eginkizun modu automatikoan egiteko programatutako makinak direla, gizakiek haien lana gainbegiratu beharrik gabe; horixe da, adibidez, Alexa edo Siriren kasua… txisteak kontatzeko gai ere badira!

Big Data: Datu kopuru ikaragarri baten analisia, datuok xehetasun handiz banakatzen dituena, gustuak, lehentasunak eta portaerak ezagutu eta horiek hainbat kategoriatan segmentatu ahal izateko eta eredu prediktiboak erabiltzeko, erakundeek haien produktuen, salmenta potentzialean eta abarren onespen-adierazleak izan ahal ditzaten… horra hor!

Bada, gutako askorentzat erabat arrotzak ziren kontzeptu horiek guztiak txinatarrak ari dira praktikara eramaten, modu erabat koordinatuan, estrategikoki ondo prestatu eta diseinatutako moduan, XXI. mendeko teknologia berrien lidergora behin betiko jauzia egiteko, Zetaren Ibilbide Ditala (edo DSR) izenarekin.

Itsaspeko kableak, satelite bidezko nabigazio-sistemen eta komunikazioen gaineko kontrola edo Afrikako, Ekialde Hurbileko, Europako eta Asiako leku batzuetako edo Latinoamerikako herrialde eta zona estrategikoetan 5G teknologiaren ezarpenak baino haratago, DSR ibilbideak erakusten digu, tamaina horretako megaproiektu bat erritmo geldiezinean aurrera egiten joan dadin, garrantzi handia duela elkarrekin eta modu erabat sinkronizatuan jarduteak.

«Berrikuntzak produktibitatea bultzatzen du; enpresak lehiakorrak eta herrialdeak indartsuak izan daitezen eragiten du. Laugarren Industria Iraultza honetan egunean egon beharra dugu, garapen digitalak –sarean eta adimendunak– sortutako aukerak elkarrekin aprobetxatu behar ditugu, teknologia berriak eta negozio-modu eta –eredu berriak arakatu, hazkunderako bultzatzaile berriak sustatu eta garapenerako bide berriak arakatu, eta Zetaren Ibilbide Digitala eta Berrikuntzaren Zetaren Ibilbidea eraiki»

XI JINPING dixit.

DSR ibilbidearen asmoa da, merkataritza osoa BRI ekimenean ezin hobeto txertatuko duen plataforma digital bat sortuta, Belt and Road (BRI) Ekimeneko parte-hartzaileak asetzea.

 

Plataforma digital bakarra!

 

Honek esan nahi du logistikako eta hornikuntza-kateko hornitzaileak elkarrekin lanean ari direla helburu hori lortzeko. Onura garrantzitsuak eta agerikoak daude integrazio maila horretan, batez ere datu-transferentziaren integrazio perfektua. Horrek merkataritza bizkortuko luke eskualde-mugen bitartez, datu-base nagusi batek gaur egun eskuz maneiatzen den dokumentazioarekiko mendekotasuna murrizten baitu, hala nola ontziratze-ezagupenak, kreditu-kartak eta aduanetako bulegoko dokumentazioa.

Baina, eta mendebaldean? Bada, nik esango nuke bakoitzak bere aldetik egiten duela borroka, eta modu indibidualean saiatzen dela integrazioak garatzen (edo, bestela esanda, logistika-kateko figura bakoitzak zetaren ibilbide digital propioa egin nahi duela).

Nahiz eta mendebaldeko edozein hiritako enpresa batek edo, are, portu-komunitate batek sistema ezberdinak antolatu eta konektatzea lortu ahal izan, kate operatiboan eta komertzialean ikusgarritasun handia eduki ahal izateko, horrek logistika-katearen zati oso txiki bat bakarrik hartuko du.

Enpresa benetan globala izan nahi dutenentzako inplikazio ekonomikoak dituzten gai estrategikoak daude. Aukeratu ahal izango da plataforma digital bakar baten barruko merkataritzaren eta datu operatiboak haien artean komunikatuko dituzten sistema ezberdinak ahalbideratuko lituzketen interfazdun (API edo EDI) plataforma ugariren artean? Zein dira haien artean komunikatzeko gaitasun mugatua duten bi ekosistema komertzial digitalekin negozioak egitearen kostu-inplikazioak?

Epe labur eta ertainean, gero eta bistakoagoa da Txinarekiko merkataritzarako beharrezkoa izango dela DSR ibilbidean sartzea.

Trazabilitatea, gardentasuna eta denbora errealeko informazioa geure buruari exijitu beharreko MUST bat dira, baina ez geure kabuz hala erabaki dugulako, baizik eta gizarteak gero eta indar handiagoz eskatzen duelako eta teknologia berririk gabe eta hitz arranditsu horiek gabe ezingo dugulako lortu, baina are gutxiago haiek lotzen dituzten adostasunik eta koordinaziorik gabe. Bestela nekez eduki ahal izango dugu DSR ibilbidearen antzekorik, eta amore eman beste aukerarik ez dugu izango.

Mikel Lavin

Intermodal Forwarding-eko Zuzendari Nagusia