Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.
VASCO AIR CARGO
Aire bidezko
garraioa
Penintsula / Kanariar Uharteak
VASCO AIR CARGO (VAC) marka komertzial berriarekin kudeatzen du VASCO taldeak esklusiban Kanariar Uharteetako aireportu guztiekin eta penintsulako hainbatekin aire bidezko garraioko zerbitzuak garatzeko Binter kanariar airelinearekin duen lankidetza-hitzarmena; horrela, hedapen-prozesu bete-betean dauden eta garraioaren munduan ibilbide egonkorra eta finkatua duten bi enpresaren indarra eta malgutasuna batzen ditu. Horrela, bada, VASCO taldeak duen 50 urtetik gorako esperientzia eta ezagutza logistikoa eta Binter enpresak bidaiariak garraiatzeko eta jarduera komertzialean dituen 30 urte baino gehiagoko esperientzia batu dira.
Penintsulako bigarren mailako aireportuetatik funtzionatzen du zerbitzu horrek (hasiera batean, Gasteiz eta Zaragozatik, baina laster izango dira aireportu gehiago); era horretan, Madril eta Bartzelona bezalako hub handiekin lotutako pilaketa, denbora eta bestelako arazoak saihestea lortzen da. Zama-zerbitzu horrek haien beharretara egokitutako erantzun azkar eta malguagoak eskaintzen die zona geografiko ezberdinetako bezeroei, haien kokalekuetatik gertuago dauden aireportuen bitartez, haien garraio-proiektuetan bakarrik zentratuta dauden langileekin eta egiturarekin.
Garapen hori Kanarietako uharteen arteko barne-garraioan liderra eta erreferentea den airelinea baten eskutik datorrenez, Kanarietako zortzi aireportuetan (El Hierro, Fuerteventura, Tenerife Iparraldea eta Tenerife Hegoaldea, Kanaria Handia, La Gomera, La Palma eta Lanzarote) zama kudeatzeko aukera ematen digu horrek, haren egitura guztiaren bitartez, eta hegaldiak ia etengabe ateratzen direnez, edozein irlatako lan operatiboak eraginkortasun paregabez bete ditzakegu.
VASCO AIR CARGOk
eskaintzen dituen zerbitzuak
- Aire bidezko garraioa: penintsula / Kanariar Uharteak.
- Aire bidezko garraioarekin lotutako edozein zerbitzu, gure egituraren eta gure bazkideen egituraren bitartez.
- Charterrak pleitatzeko aukera.