Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.
DERANDEIN FUNDAZIOA
Mundu bidezko, jasangarri eta inklusiboago baten alde kooperatzen dugu
DERANDEIN FUNDAZIOA
Gizartearekiko konpromisoa, garraioaren, logistikaren, aholkularitzaren eta berrikuntzaren sektoreetako gure operazioetatik harago doana.
Aldaketa bertatik egitea, etorkizun global berdintasunezkoago baterantz. 2007an sortu zen DERANDEIN Fundazioa, gure enpresa hazi ahala: etorkizuna sortzen dugu behar gaituzten lekuan, eta are gehiago behar gaituzten lekuan kolaboratu egiten dugu.
DERANDEIN Fundazioak aldaketa sustatzen du Afrikan, betiere hango protagonisten, kulturaren eta jakinduriaren bitartez, Giza Eskubideak defendatzeko eta, jakina, errespetuaren hazia ereinez. Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea gara, eta Jokin Azarlozak Azarloza VASCOren sortzaile Kepa Azarlozaren semeak 2006an Tanzanian bizi izan zuen esperientzia pertsonalaren ondorioz hasi ginen lanean.
VASCOren eta haren bazkideen laguntzari eta Euskadiko hainbat erakunde publiko eta pribatuk fundazioarekin bat egin izanari esker, DERANDEIN Etiopia, Kenya eta Tanzaniako bertako hainbat erakunderi laguntzen ari da; herritarrei entzun, eta haien arazoei irtenbidea aurkitzeko proposamenak eraikitzen ditu.
Garapen-proiektuak, larrialdietako proiektuak eta laguntza humanitariokoak ezartzen laguntzen diegu Afrikako bertako erakundeei, hezkuntzaren, uraren, elikaduraren eta osasunaren arloetan, besteak beste. Tokiko mailan, garapenerako sentsibilizazioari eta heziketari eskaintzen diegu arreta berezia, lanean dihardugun Afrikako herrialdeetako errealitatea hona ekarriz, afrikarrenganako errespetua eta elkartasuna sustatzeko helburuz.
Gure txertatze solidario handiena Afrikan garapeneko eragile gisa dugun konpromisoa da, ditugun baliabide eta gaitasunetatik abiatuta. Lotura handia da hori, VASCO osatzen dugun guztiok DERANDEINen parte hartzen duten eta mundu bidezkoago bat lortu nahi duten guztiekin lotzen gaituena.
Jakin ezazu gehiago Derandein Fundazioari buruz.