Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.
Horniketa-katearen joerak eta erronkak, Deusto Business School-ekin
Horniketa-katea tenkatzen denean, erreskatera irteten da adimen logistikoa, funtsezko helburu batekin: inoiz baino gehiago, logistika munduko ekonomiaren ardatz garrantzitsuenetakoa dela askatzea, irudikatzea eta nabarmentzea. Gaur egun ezinbestekoa da gure logistikako departamentua zaintzea, apustu segurua eta beharrezkoa, erakunde batek eta haren horniketa-kateak behar bezala funtziona dezaten. Black Friday eta Gabonetako kanpainen aurreko funtsezko une honetan, eta Glasgowko Goi-bilera hor dagoela, boladan dauden eta kezkatzen gaituzten enpresa- eta jasangarritasun-erronka horiei argi ematen saiatzen ari gara.
Horregatik, azaroaren 5ean, VASCOk, Deusto Business Alumni elkartearekin lankidetzan, profesionalei eta komunikabideei irekita egon zen jardunaldi bat antolatu zuen, gaur egungo horniketa-katearen erronkak eta joerak mahai-gainean jarri zituena. Deal Logistics Consulting-eko CEOa den Yolanda Bautista gure kideak bideratu zuen eztabaida, eta hausnarketa interesgarri batekin eman zion hasiera: “Horniketa-katea kudeatzea heroientzako lana da gaur egun. Jasangarria izan behar da, kanal anitzekoa, malgua, azkarra, dena eskura duen bezeroarentzako pertsonalizatu behar da. Eraldaketa bat behar dugu dena aldatzen bada eta gu aldatzen ez bagara”. VASCO taldeko CEO Jon Azarlozaren iritziz –berak ere hartu zuen parte mahai-inguruan–, argia da apustua, digitalizatzea eta sormena bezeroaren zerbitzura: “Horniketa-kateko aktore bakoitzak bere sistema propioa du, eta bezeroari bere negozioaren ikuspegi globala ikustea gustatzen zaio, integrazioko tresnetan dago etorkizuna. 5G teknologiarekin, Big Datarekin eta Block Chainekin, adimen artifizialarekin, informazioan gardentasuna eta jasangarritasun eta abiadura bihurtzen den eta horren beharrezkoa den trazagarritasuna iristen da, azkenean”.
Horregatik, betiere jakintzaren ikuspegia nagusi delarik, eta logistikako eta erosketetako profesionalei itxaropena emateko helburuz, eta egoera berri hau herritarrentzako gero eta irisgarriago egiteko, goi-mailako bi hizlarik parte hartzearen plazera izan genuen.
Alberto Madariaga Eroskiko operazio-zuzendari eta AECOC elkarteko Logistika Batzordeko lehendakariak Mondragon Korporazioko retail banatzaile nagusiaren bidea markatu duen erresilientziaz hitz egin zigun. Erakunde horretarako, aurre egin beharreko erronkarik handienak merkataritza elektronikoa eta azken miliako operazioak areagotzea dira, eta horretan, erabateko protagonista da logistika. Charles Kirby Tubacex taldeko horniketa-kateko eta jasangarritasuneko zuzendariak testuinguruan kokatu zigun bere ikuspegi industriala: “industriak ez dio inoiz horniketa-kostuen oraingoa bezalako ‘shock’ bati aurre egin behar izan, ezta petrolioaren krisian ere. Izugarri igo da lehengai batzuen prezioa, eta ez dago horren aurrean babesteko modurik”.
Enpresa horiei entzutea gustatzen zaigu, izan ere, Yolanda Bautistak bere hitzaldian aipatzen zuen bezala, “barne-mailan egin beharreko betekizun asko daude, baina haratago begiratu behar da, baita erakundetik kanpora ere”. Horniketa-kateak barne-lana eta lankidetza-lana behar ditu, ezin gara gauden bezala gelditu eta erronka berriei aurre egin: hornitzaileak dibertsifikatzea, teknologiarekin lagundu aurretik diseinatzea, baita “kopetizioarekin” (kolaborazioa + konpetizioa) bat egitea ere. Produktibitatea hobetzeko beharra zuen sektore bati abantailak eta freskotasuna bakarrik eskaintzen dioten ideia berritzaileak.
VASCO osatzen dugun profesionalok urteak daramatzagu unibertso horri aurre egiten (50 urte, hain zuzen ere). Horniketa-katea beti da aktibo estrategiko bat, lankidetza bidezko berrikuntza bilatzen duena, eta “jasangarritasunaren alde borrokatzen duena”, Deusto Business Alumni elkarteko zuzendari nagusi Naiara Tobalinaren hitzetan.
Adimen logistikotik, gure pertsonen talentutik, haien esperientzia eta jakintzatik sortzen dira gure enpresek eta bezeroek hazten jarrai dezaten soluzioak, betiere logistika aukera gisa hartuz.
Hemen entzun ditzakezu Yolanda Bautistaren hitzaldia eta mahai-ingurua:
Ekitaldiko argazki:
Eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldi honetara etorri ziren pertsona, erakunde eta komunikabide guztiei (El Correo, ETB, TVE, Cinco Días, Empresa XXI, Transporte XXI, Crónica Vasca, Diario del Puerto, Diario Vasco).