Imagination
at transport & logistics

Maslowren piramidea

Ver más
20 de uztaila de 2021

Abraham Maslow psikologo estatubatuarrak gure interesen araberako mailakako antolamenduaren analisia garatu zuen “Gizakiaren motibazioari buruzko teoria bat” (1943) liburuan, eta Maslowren piramidea izenarekin egin zen ezaguna teoria hori. Gure ekintzak gure beharrak –lehentasun-ordena batekin– asetzera bideratuta dauden argudioa defendatu zuen psikologo hark.

Piramidearen oinarrian, biziraupen fisikoarekin lotutako beharrak daude, hala nola elikadura, aterpe edo babeslekua… Ondoren, segurtasun pertsonalari dagozkion beharrak aipatzen zituen: lan egonkorra, mediku-asegurua, etab. Hirugarrenik, berriz, afiliazio-beharrak, alderdi emozionalarekin eta sozialarekin zerikusia dutenak; hots, pertsona gizartean integratzea, taldeko kide sentitzea bilatzen duten beharrak. Aintzatespena: adiskidetasuna, familia eta bikotekidea ere elementu garrantzitsuak dira sozialki onartua sentitzeko.  Azkenik, autorrealizazio pertsonala dago piramidearen gailurrean.

Ia zortzi hamarkada igaro da Maslowren Teoria sortu zuen liburua argitaratu zenetik, eta nabarmen aldatu dira ingurabar sozialak eta baliatzen ditugun bitartekoak, baina gizakiaren beharrek bere horretan jarraitzen dute; beharbada gehiago azpimarratuko dugu horietakoren bat, baina, oinarrian, berdin jarraitzen dute.

Maslowren Teoria lan-mundura aplikatuz gero, beheragoko mailako beharrak (fisiologikoak, segurtasuna) aseta daudenean hasten dela esan genezake. Hortik abiatuta, erakunde bateko pertsonek haien interesak babestuko dituzten garapen profesional sendoan aurkitzera bideratuko dituzte beren erabakiak. PERTSONEN ARTEKO HARREMANAK LANEAN BEHARREZKOAK ETA ERAGINKORRAK DIRA. Enpresak lan-giro ona sustatu behar du; horrek gure lantaldeen arteko lankidetza ekarriko du eta horrek, aldi berean, errendimendua hobetuko du eta, gainera, giro atsegina sortu. Komunikazioa garrantzitsua da enpresaren planak kudeatzeko; langileek sentitu behar dute enpresak kontuan hartzen dituela, kidetasun sentimendua sustatzeko.

Lortu beharreko azkeneko mailan, autorrealizazioarenean, aurrera egin nahi izango du maila pertsonalean eta, horretarako, egiten duen horretan aditu bihurtu beharko da. Baliteke garrantzi handiagoko lan bat edo ingurune ez horren ikuskatua nahi izatea, haien SORMENA GARATZEKO ETA ARAZOAK HAIEN MODURA KUDEATZEKO; eta enpresak bitarteko egokiak eman beharko dizkio, langilearen ahalmena liberatuz.

Maslowren liburua argitaratu eta ia zortzi hamarkada igaro diren honetan, hainbat adituk dio psikologoak ez zuela kontuan hartu hainbat ebidentzia; hots, generoaren, adinaren eta ezagutza-mailaren arabera, lehentasun-ordena aldatu egin daitekeela. Zera zehazten dute aditu horiek:

1.- Emakumeek giro hobea eta erakunde malguagoak bilatzen dituzte; gizonek, berriz, prestakuntza eta egonkortasun ekonomiko handiagoa nahi dute.

2.- Unibertsitateko ikasketak dituztenentzat, lehentasuna da lanpostuaren eduki eta eginkizun zehatzak ezagutzea; maila txikiagoko ikasketak dituztenek, berriz, balio handia ematen diote lan-segurtasunari.

3.- Gazteek nahiago dute prestakuntza ona eta nazioarteko ikasketen aukerak; 45 urtetik gorakoek, aldiz, gehiago baloratzen dute lan-segurtasuna. Beharren sistema argi bat ezartzea lagungarria izango da hobeto antolatzeko eta helburuak modu zuzenagoan eta hobean lortzeko.

Motibazioa baldin bada pertsona ekintza jakin batzuk egitera eta, horiek burutzeko, ekintza horietan jarraitzera bultzatzen duena, Maslowren Piramidearen lehenengo faseak gainditu ondoren, garapen profesional egokiak langilearen ezagutza eta konfiantza indartuko du, eta merituen aintzatespenak haren autoestimua eta autorrealizazioa hobetzen lagunduko du. Eta, inolako zalantzarik gabe, gustura dauden langileak izatea da enpresen arrakastaren gakoetako bat, talentua atxikita, lan-giro ona sortuta, inplikazio handiagoa lortuta eta ekoizpena handituta.

Amaitzeko, eta laburbilduz: ondo lan eginez gero –horretarako beharrezkoa izango da prestakuntza jarraitua eta jakintza–, merkatuen bilakaeraren analisiaren bitartez behar bezala bideratuta, bermatuta egongo dira emaitza positiboak.  Horrekin batera, sormena garatzen eta lan-giro ona sortzen lagundu behar du enpresak; hori sustatzea ere bada enpresaren egitekoa.   

Kepa Azarloza

VASCO Taldeko lehendakaria