Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.
Opariak gehiago ordainduko ditugu aurtengo Gabonetan?
2012an Black Friday Espainiara iritsi zenetik, Gabonetako erosketak aurreratzeko eguntzat hartzen dute egun hori espainiarrek. Nahiz eta tradizio estatubatuar horren egokitzapen espainiarrak cybermondayra lotuta luzatzen dituen erosketok.
Hurbiltzen ari dira Gabonak eta, horrekin batera, baita logistikaren sektorerako erronka handi bat ere. Kontsumo-ohituretan gertatu diren aldaketek bultzatutako eCommerce merkataritzaren arrakastak eta ekonomiaren susperraldiak behar argi bat utzi dute agerian azkeneko urteotan: opariak ekartzen dizkiguten pertsonaia magikoek logistikako profesional gehiagoren laguntza behar zuten haien opariak garaiz irits zitezen, eta sakrifizio ekonomiko asko, produktuek eta bidalketak berdin kosta zezaten.
Azkeneko urteotako joera ikusita, funtsezkotzat jotzen zen garraiolarien eta logistikako langileen defizita minimizatzea, eskari-koskei aurre egin ahal izateko. Oraingoz, badirudi egon direla aurrerabideak, eta espainiar sektoreak logistikako 3.000 profesional kontratatu zituen urrian eta, urtea amaitu baino lehen, 6.000 kontrataziotara iristea aurreikusten da.
Esandakoa gorabehera, opariez arduratzen diren logistikako laguntzaileek zalantza ugari izango dute aurten, ez baitakite ze eragin izango duen eskarian sektore guztietan stock-falta orokorra eragin duen itsaso bidezko garraioaren eta lehengaien atzerapenak eta garestitzeak, eta mikrotxipen faltak.
Plastikoek % 60ko igoera izan dute mundu mailan, altzairuak % 40koa, eta aluminioak % 50ekoa. Prezioen igoera orokorraz hitz egiten ari gara, eta errege magoen magiak ere ez du saihestuko horrek kontsumoko ondasunen zein garraioaren beraren prezioetan (asko jasaten duen sektorea izan arren) inpaktu orokorra izan dezan.
Beraz, Black Friday delakoaren efektua inoiz baino gehiago dago kolokan, izan ere, gain-stockik ez badago eta prezioak oso altu baldin badaude, ezingo da eskaintza handirik egon eta, hortaz, ez da salmenta handirik egongo eta, horrela, desagertzen joango dira 2021eko azken fase honetarako sortu ziren itxaropenak, Gabonetarako eta Erregetarako zalantzak sortuz.
Nolanahi ere, hau guztia espekulatzea da, izan ere, azaldu ditugun zalantza guztiak gorabehera, beharbada, berehala sustraitzen den zenbait ohituraren indar kulturalak mehatxuen baino indar handiagoa izango dute eta berriro izan ditzakegu azkeneko urteetakoen antzerako salmenta-indizeak; hori seinale ona izango litzateke urteko hazkundearen balioespenak egiten dituztenentzako, urduri egongo baitira gaur egun bizi dugun ziurgabetasunik ezaren aurrean.
Edonola ere, badirudi argi dagoela arriskuan egongo dela dendetako stocka; horregatik, Enpresa Txikien eta Ertainen Espainiako Konfederazioko (CEPYME) adituek irizmenez gomendatzen dutena ekarriko dut hona; adituok kontsumitzaileei gogorarazi diete abenduko lehenengoa eta bigarrena izango direla Gabonetako erosketak egiteko asterik onenak. Hau da, ostiral beltza baino lehen edo ondoren.
Erosketen dataren dibertsifikazio hori, kontsumitzaileentzako positiboa izateaz gain, eskaintzarik onenak aurkituko dituztelako, opariak enkargatzen dituztenentzako eta haien kide logistikoentzako ere aproposenak izango dira, eskari-koska txikiagoei eta denboran zehar banatuago egongo direnei aurre egin beharko baitiete eta, beraz, aurre egiteko errazagoak izango dira eskariok.
Xabier Azarloza
In Side Logistics enpresako Zuzendari Nagusia.